divendres, 8 d’abril del 2011

IKASLE KORRIKA: NOLA DEITU ZURE IKASTETXEAN?



Ikasle Korrika apirilaren 15ean egingo dugula jakinda, eta egun hau lan eguna izanik, ikasleok ikastetxetik arazorik gabe atera ahal izateko bi aukera dauzkagu:


1- Zuzendaritzarekin hitz egin, deialdiaren berri eman eta korrikan parte hartzeko haien baimena lortzea. Euskararen aldeko ikasle korrika bat dela kontuan izanda, ez luke zaila izan beharko. Kasu honetan, falta justifikatua izatea adostuko genuke haiekin. 


2- Ikastetxeak ez baditu hainbesterainoko erraztasunak jartzen, eta ez badigute besterik gabe ateratzen utziko, LANUZTEA ("paroa") deitu beharko dugu12.00ak aldera (korrika 13.00ean aterako da Bulebarretik). Horretarako, apirilaren 15a baina 3 egun lehenago gutxienez, egunkariko albiste bat eraman beharko dugu zuzendaritzarengana/ikasketa buruarengana, deialdia ofiziala dela ziurtatzeko (albistearen link-a duzue post honen bukaeran). Behin deialdia eginda, apirilaren 15ean bertan bozketa egingo zenukete (jolasorduan, normalean), eta baiezkoa ateraz gero denok kalera! 







Gogoan izan DBHko ikasleen egoera normalean ezberdina izaten dela. Legez greba eskubidea badugu, baina ikastetxeetako barne araudiek ukatzen digute maiz. Horregatik, gurasoen sinadura/ohar bat eskatu ohi digute atera ahal izateko. 


Egunean bertan nolabaiteko oztoporik bazenute, pentsatu falta ez justifikatuagatik ere ikasle korrikarako ikastetxetik ateratzeko zilegitasun osoa duzuela! Gurea da arrazoia. 


Bakoitzaren arnasaz, denon izerdiaz... Horrela osatzen da KORRIKA. 




Labur esanda, ondo bizi eta laster arte! 



GARAko link-a duzue jarraian: http://www.gara.net/paperezkoa/20110406/258388/eu/Ikasle-Korrika-antolatu-dute-Donostialdeko-Ikasle-Abertzaleek.


OH: Arazorik/zalantzarik izanez gero idatzi nonostiakoikasleak@hotmail.com helbidera!




Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada